Hemen zaude: Hasiera Apaiz Koordinakundea

Apaiz Koordinakundea

Koordinakundea logoaEuskal Herriko Apaiz Koordinakundea 1976an osatu zen, “Euskal elizbarrutietako (Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz eta Iruñea-Tutera) apaizek eta apaizentzat eratua, Euskal Herriaren zerbitzuan pastoralgintza profetiko eta askatzailea modu eraginkor eta operatiboan burutu ahal izateko elkar ulertze eta bateragunerako tresna bezala”.

Hauexek, hurrenez hurren, bere aukerak:

  • Nazareteko Jesusen Ebanjelioarekiko leiala,  zapalketa eta klasismorik gabea bere barnean, botere polítiko, ekonomikoetatik… askea, profetikoa hala Beri Onaren iragarpenean hala salakuntzan, askapen orokorreko indar eta Jainkoaren Herriaren kide orok partaidetza osoa izango duten elkarteen sortzailea izan behar duen Eliza.
  • Egungo jendarte klasista-kapitalista gaindituz, alor ekonomiko, sozial eta kulturalean erabat demokratikoa izango den jendarte berria, esplotazioa eta zapalketa ezabatuko dituena eta gizon-emakumeen eta giza-taldeen garapen ososa ahalbidetuko duena.
  • Zapalketa guztietatik askea behar duen Euskal Herria eta alor guztietan (politikoan, kulturalean, etnikoan, historikoan…) espezifikoa eta jatorrizkoa duen nortasuna oso-osorik garatu ahalko duena.

Egite bateratuaren eta praxi pastoralaren bidez,  euskal gogoeta teologiko zabala, Euskal Elizaren aldeko proposamen ugari, Euskal Herriaren  giza eskubideen eta justizian oinarritutako bakearen aldeko konpromezu askatzailea bultzatu izan ditu.

______________________________________

Irakurtzekoak: