Hemen zaude: Hasiera Herria 2000 Eliza

Herria 2000 Eliza

anagrama4.pngKristau Elkarte Herritarrak eta Euskal Herriko Apaiz KoordinakundeakHerria 2000 Eliza” eta izen bereko taldea sortu zuten. 1978ko apirilaren 5ean argitaratu zen “trantsizioa” izenaz ezagututako urteen testuinguruan, pentsaera eta joera ezberdinetako pertsona eta taldeek, urte luzeetan zapaldu eta ukatutako askatasunaren bilaketan elkartuta, Euskal Herriarentzat ibilbide erabakigarriak irudikatzen saiatu zirenean.

Erabakitako izen bereziaz, “herriaren eliza” bultzatu nahi zuten, ebanjelioaren aldarrikapen askatzailearekiko leiala, herriaren sufrimenduekin solidarioa, garai berrien eragilea. Egin duen ibilbidean “gogoetarako aldizkari herritarra” izan nahi izan du, elkar-komunikaziorako gunea, Euskal Herriaren askatasun eta eskubide sozial eta politikoen aldeko borrokan engaiatutako pertsona guztientzat adierazpen askerako espazioa.

Aldizkariaren argitalpenaz gain – 1989. urtean ehungarren alera iritsita- beste ekimen batzuk era burutu izan ditu, hala nola, liburuak, kongresuak, foroak, jardunaldiak.

________________________________

Irakurtzekoak:

 

Eliza 2000 Herrian

Revista.jpg