Hemen zaude: Hasiera Kristau Elkarte Herritarrak

Kristau Elkarte Herritarrak

Kristau elkarte herritarrakEuskal Herriko Kristau Elkarte Herritarrak 1975. urtearen inguruan abiatu ziren Vatikanoko II. kontzilioaren eta Hegoamerika eta Europako beste zenbait elkarteren experientzien testuinguru berritzailearen ildotik.

Euskal Herriaren egoeraren kontzientziaz jabetuta bizitako fedeak motibatuta eta kristau  konbentzimendu askatzaileetan oinarrituta, konpromezu eliztar, sozial, kultural eta politikoen eragile izan dira.

Pobrezia, etorkinak, bazterketa soziala, gatazka politikoa, giza eskubide indibidual eta kolektiboak, preso sozial eta politikoen egoera, Euskal Herriaren autodeterminazioa, fede askatzailearen ulermenetik Elizaren eraberritzea … izan ohi dira beraien gogoeta eta otoitzerako gaiak eta Europa eta munduko beste herriekin, pobreenekin bereziki, loturak izateko konpromezu bidea.

_________________________________________

Irakurtzekoak: