Herria 2000 Eliza
Kristau Elkarte Herritarrak eta Euskal Herriko Apaiz Koordinakundeak “Herria 2000 Eliza” eta izen bereko taldea sortu zuten. 1978ko apirilaren 5ean argitaratu zen “trantsizioa” izenaz ezagututako urteen testuinguruan, pentsaera eta joera ezberdinetako pertsona eta taldeek, urte luzeetan zapaldu eta ukatutako askatasunaren bilaketan elkartuta, Euskal Herriarentzat ibilbide erabakigarriak irudikatzen saiatu zirenean.
Erabakitako izen bereziaz, “herriaren eliza” bultzatu nahi zuten, ebanjelioaren aldarrikapen askatzailearekiko leiala, herriaren sufrimenduekin solidarioa, garai berrien eragilea. Egin duen ibilbidean “gogoetarako aldizkari herritarra” izan nahi izan du, elkar-komunikaziorako gunea, Euskal Herriaren askatasun eta eskubide sozial eta politikoen aldeko borrokan engaiatutako pertsona guztientzat adierazpen askerako espazioa.
Aldizkariaren argitalpenaz gain – 1989. urtean ehungarren alera iritsita- beste ekimen batzuk era burutu izan ditu, hala nola, liburuak, kongresuak, foroak, jardunaldiak.
________________________________
Irakurtzekoak:
- Aurkezpena: Herria 2000 Eliza nº 0 (1978) 3.
- 10 urte herriaren zerbitzura: Herria 2000 Eliza nº 100 (1989)2-23.
- Herria 2000 Eliza: 25. urteurrena: 1978-2003. Herria 2000 Eliza nº185
- H2000E-ren 30.urtemugan / 30 años de reflexión y compromiso, en Herria 2000 Eliza nº 219 (2009).