Hemen zaude: Hasiera Albistegia PRESO GUZTIEN ESKUBIDEEN ALDE / POR LOS DERECHOS DE TODAS LAS PERSONAS PRESAS (Arantzazun, 2014 apirilaren 6an)

PRESO GUZTIEN ESKUBIDEEN ALDE / POR LOS DERECHOS DE TODAS LAS PERSONAS PRESAS (Arantzazun, 2014 apirilaren 6an)

2014/04/05
Irtenbidea, Gatazkaren konponketa, Bakea, Bizikidetza... hitzak eta jomugak, baina bitartean barruan egunak, urteak pasa eta askatasun-eza pairatzen dutenak, zer sentitzen dute? Nola ikusten dute gure konpromezua, gure eta beraien egunerokoa? / Las cárceles se construyen alejadas, ignotas, aisladas. Es la incomunicación planificada. Así se propicia la impunidad, la soledad, la muerte anónima y se perpetúan las violaciones de los Derechos más elementales de la persona presa y sus familiares y amistades.

ARANTZAZU 2014

 

Kristau elkarteak gonbidatzen zaitu / Te invita la comunidad cristiana

Apirilak 6an, igandea

goizeko 10:00etatik 13:45ak arte

ARANTZAZUKO ASIS TOPAGUNEAN

 

EGITARAUA

09:30... Topaketa, agurrak eta biltzen joateko unea

10:00 ­- Otoitza eta lan egitarauaren aurkezpena

10:20 -­ Ekarpena, gaia : Preso politikoen egoera egungo bake prozesuaren barnean; nola ikusten den ziegatik gatazkaren eboluzioa; zein etorkizun eta esperantza dagoen/duten

10:55 ­- Bigarren ekarpena, gaia: Preso sozialek barruan zein irten eta gero duten problematika, areago egungo ekonomi-egoeran.

11:30 – Agerraldia Elizaren aurrean gure aldarrikapenaren berri emateko.

12:00 – Atsedena

12:10­ - Talde-lana: Hausnarketarako gidoia, ideiak edo eta galdetegi baten proposamenarekin .

13:00 ­ - Otoitz Eukaristikoa (parte hartu nahi dutenentzat) Talde bakoitzak adostutako eskaera eta konpromezu bat partekatuko du, talde-lanaren ondorio bezala.

GIZA ESKUBIDEAK. EGIA. JUSTIZIA. AMNISTIA

----------------------------------

PROGRAMA

9:30... Tiempo para llegada, encuentro, saludos iniciales...

10:00 – Momento de oración y presentación del plan de trabajo

10:20 – Comunicación sobre: Situación de los presos políticos ante el proceso de paz actual; cómo se ve desde dentro la evolución del conflicto; qué perspectivas y esperanzas tienen...

10:55 – Comunicación sobre: Problemática actual de los presos sociales, tanto dentro como al salir, acentuada por la crisis económica.

11:30 - Concentración en el acceso a la iglesia para compartir nuestra reivindicación.

12:00 - Intermedio

12:10 – Trabajo en grupos: con un pequeño guión, ideas o cuestiones para la reflexión.

13:00 – Oración Eucarística (para quienes quieran participar) Cada grupo de trabajo como conclusión de su reflexión, presentará una petición y un compromiso que compartir.

DERECHOS HUMANOS. VERDAD. JUSTICIA. AMNISTIA

------------------------------------------------------------

KOMUNIUKATUA:

Preso guztien eskubideen alde

Estatu espainiarreko eta frantseseko espetxeetan sakabanaketa, errepresioa eta eskubideen etengabeko urraketa pairatzen duten pertsona guztiekiko solidaritatez eta haien hurkoei gure gertutasuna erakusteko, Arantzazun elkartu gara Euskal Herriko kristau komunitateetako kideak gogoeta eta otoitz egiteko eta, ebanjelioarekiko leialtasunez, askapenaren, justiziaren eta bakearen aldeko gure konpromisoa indartzeko.

Preso dauden gizon zein emakumeek bizi duten egoerak gatazka politiko eta soziala areagotu besterik ez du egiten eta euskal jendartearen gehiengoak nahi duen erabateko soluzioa eta bake sozial eta politikoa eragotzi baino ez. Urrun eta bakarlekuetan eraikitako kartzeletan, zigorgabetasun, bakardade eta heriotza gune diren basabazterretan, bai presoen eta bai haien senide eta adiskideen eskubide onarrizkoen urratzeak ohiko kontua bihurtu dira. Beraien burua zuzenbidezko estatutzat dutenek presoen duintasunaren kontra buruturiko eraso dira, kondenaren hiru laurdenak bete dituzten eta bi estatuotan barreiatuta edo eta gaixotasun larriak dituztenei, indarrean dagoen legeria ere ez baitiete aplikatzen.

Beraz, salatu egiten dugu kartzela-politika honen injustizia iraunarazteko bide ematen duen gobernuen inmobilismoa. Presoei dagozkien eskubide guztiekiko begirune eta betetzea eskatzen dugu eta, halaber, euskal preso politikoen kolektiboak (EPPK) jakinarazitako eskabideei eta bere gain hartutako erantzukizunari kasu egitea, delako kolektiboak urrats erabakiorrak eman eta gero. Atzerriratuen itzulera ere babesten dugu, itxaropen printza gisa, dagoeneko burutzen ari dena. Justizian eta erreparazioan aurrerapausoak emateko, memoria historikoaren argitzea, indarkeria guztien egiaren ezagutza, urte luzeetan erabilitako torturaren eta eskubideen etengabeko urraketen azaltzea eskatzen dugu.

Kezkatzen gaitu baita ere - eta horregatixe gure gogoeta eta konpromisoaren gai izan da - preso sozial diren hainbeste gazte, etorkin eta abarren egoera, giza baldintza penagarrietan izateaz gain, kartzela politikaren ondorioz, pertsona bezala ezeztatuta gelditzen baitira. Salatzen dugu baita ere, giza baldintza duinetan etorkizuna berma dezakeen bergizarteratzeko aurreikuspen eta bitartekoen gabezia.

“Zapalduei askapena iragartzera etorri zenarengan” sinestedun garenez, espetxe-erregimenaren injustizia eta bertako giza eskubideen urraketa salatzen dugu. Gizon eta emakume presoen eskubideen betetzea eskatzen dugu gatazkaren behin betiko soluzioa bideratzeko eta justizian oinarritutako bakea erdiesteko. Presazko prozesu demokratiko honen aitzinean, gonbidapena luzatzen diogu Euskal Herriko jendarte osoari, berreraikitze sozial eta politikoaren aukeretarako, elkarrizketarako eta salbuespenik gabeko giza eskubide guztien betetzerako bide berriak ireki ditzan, adiskidetze, itxaropen eta amnistia testuinguru berrian.

Euskal Herriko Kristau Elkarteak

Arantzazu, 2014ko apirila

 

COMUNICADO

Por los derechos de todas las personas presas


En solidaridad con todas las personas que en las cárceles de los estados español y francés sufren la dispersión, represión y permanente conculcación de sus derechos, acompañando a sus allegados, nos hemos reunido comunidades cristianas de Euskal Herria en Arantzazu para reflexionar, orar y reforzar en fidelidad al evangelio nuestro compromiso por su liberación, por la justicia y por la paz.

La situación en la que se encuentran presas y presos contribuye a agravar el conflicto político y social e impide la solución integral y la paz social y política que la mayor parte de la sociedad vasca desea. En las cárceles, alejadas y aisladas, lugar de impunidad, de soledad, de muerte, se perpetúan las violaciones de los derechos más elementales de las personas presas y de sus familiares y amistades. Son una agresión a su dignidad por parte de unos Estados, llamados de derecho, que ni siquiera cumplen su propia legalidad establecida en lo que se refiere a la libertad de quienes han cumplido ya las tres cuartas partes de su condena, están dispersados por las cárceles de ambos Estados y padecen graves enfermedades.

Denunciamos, por tanto, el inmovilismo de los gobiernos que contribuye a mantener la injusticia de la actual política penitenciara. Exigimos el respeto y realización de todos los derechos que les corresponden, así como atender las peticiones y responsabilidad asumida para las que el colectivo de presos (EPPK) ha dado ya pasos decisivos. También apoyamos la vuelta de los exiliados, que ya ha comenzado a realizarse, como un paso de esperanza. Pedimos, para avanzar en la justicia y reparación, la clarificación de la memoria histórica, de la verdad para todas las víctimas de todas las violencias, de la tortura mantenida, de las permanentes conculcaciones de derechos.

También nos preocupan y han sido tema de nuestra reflexión y compromiso tantas personas presas sociales, inmigrantes, jóvenes en lamentables situaciones humanas y víctimas de una política carcelaria que les anula como personas. Así mismo, denunciamos la falta de previsión y medios para una reinserción social que garantice su futuro en condiciones humanas dignas.

Como creyentes en "quien vino a liberar a los oprimidos", denunciamos la injusticia del régimen carcelario y sus conculcaciones de derechos humanos. Exigimos el cumplimiento de los derechos de presas y presos para caminar hacia la definitiva resolución del conflicto y lograr la paz desde la justicia. Ante este proceso democrático urgente invitamos a toda sociedad de Euskal Herria a abrir nuevas perspectivas de reconstrucción social y política, de diálogo y realización de todos los derechos humanos, sin excepciones, en un contexto nuevo de reconciliación, esperanza y amnistía.

Comunidades Cristianas de Euskal Herria

Arantzazu, abril 2014