Hemen zaude: Hasiera Albistegia PRESO GUZTIEN ESKUBIDEEN ALDE / POR LOS DERECHOS DE TODAS LAS PERSONAS PRESAS (Arantzazu 2015, martxoak 15)

PRESO GUZTIEN ESKUBIDEEN ALDE / POR LOS DERECHOS DE TODAS LAS PERSONAS PRESAS (Arantzazu 2015, martxoak 15)

2015/03/17
La afirmación y cumplimiento de los derechos de presos y presas ha sido el objetivo que nos ha reunido, este domingo día 15 de marzo, a sus familiares, amigos y amigas y personas solidarias en el Santuario de Arantzazu, invitados por las Comunidades Cristianas Populares, por la Coordinadora de Sacerdotes de Euskal Herria y por Herria 2000 Eliza. / Presoen eskubideak aldarrikatzea eta horiek betetzeko eskatzea: horrexek elkartu gaitu gaurko igandean, martxoaren 15an. Kristau Elkarte Herritarrek, Euskal Herriko Apaizen Koordinakundeak eta Herria 2000 Elizak deituta, Arantzazuko Santutegi honetan batu gara presoen senideak, adiskideak eta beste hainbat lagun, haiei geure elkartasuna agertzeko.

EGITARAUA

09:30... Topaketa, agurrak eta biltzen joateko unea

10:00 ­- Otoitza eta lan egitarauaren aurkezpena

10:15 –­ Talde-lana: Preso guztien eskubideak direla eta, Zer da gehien kezkatzen gaituena?

11:15 ­– SAREkide eta liburuxken zabaltze... eta. Presoekiko helbideen banaketarako konpromezua

11:30 – Atsedenaldia eta Agerraldia Elizaren aurrean, gure aldarrikapenaren berri emateko.

12:00 – Bateratze-lana: Taldeetan jasotako kezken aurkezpena, aditu baten laguntzaz horientzako erantzuna edo irtenbidea lan dezagun.

13:00 ­- Otoitz Eukaristikoa (parte hartu nahi dutenentzat)

Mahaia eta Preso guztien eskubideen aldeko konpromezuak partekatzeko topaketa.

13:45 –­ Bazkaria

GIZA ESKUBIDEAK. EGIA. JUSTIZIA. AMNISTIA

DISPERTSIORIK EZ

----------------------

PROGRAMA

9:30... Tiempo para llegada, encuentro, saludos iniciales...

10:00 – Oración y presentación del plan de trabajo

10:15 – Trabajo en grupos: Los derechos de todos los presos,

¿Qué es lo que más nos preocupa en este tema?

11:15 – Compromisos: Reparto de direcciones de presos... y

Difusión de SAREkides y libro de la Dispersión

11:30 - Concentración en el acceso a la iglesia para compartir nuestra reivindicación.

12:00 – Puesta en común: Presentación de las preocupaciones recogidas en los grupos, para que con ayuda de una persona especialista en estos temas busquemos orientación o respuesta.

13:00 – Oración Eucarística (para quienes quieran participar)

Compartimos la mesa y nuestros compromisos con la defensa de los Derechos de todas las personas Presas.

13:45 – Comida

DERECHOS HUMANOS. VERDAD. JUSTICIA. AMNISTIA

NO A LA DISPERSIÓN !

----------------

KOMUNIKATUA

Espetxeetan preso dauden guztien eskubideen alde

Presoen eskubideak aldarrikatzea eta horiek betetzeko eskatzea: horrexek elkartu gaitu gaurko igandean, martxoaren 15an. Kristau Elkarte Herritarrek, Euskal Herriko Apaizen Koordinakundeak eta Herria 2000 Elizak deituta, Arantzazuko Santutegi honetan batu gara presoen senideak, adiskideak eta beste hainbat lagun, haiei geure elkartasuna agertzeko.

Estatu espainolean nahiz frantsesean hainbat presori ezarritako sakabanaketaren aurrean, justiziaren aldeko geure jarrera berritu dugu; izan ere, beraientzat ezezik beraien senideentzat ere gain-zigorra izateaz gain, Estatu espainoleko eta Europar Batasuneko legeen kontrakoa da hori. Estatu espainol eta frantsesean preso horiek jasaten duen sakabanaketa-egoera, horien isolamendu luzeak, horien atxiloketa indiskriminatuak: horiek denak gure gizarteko zuzengabekeria jartzen dute agerian, bereziki interes politiko jakinen zerbitzuan jartzen diren gobernuena eta epaileena. Presoen oinarrizko eskubideak urratzem dituzten horrelako egoeren aurka, geure elkartasuna jarri nahi izan dugu agerian, geure itxaropena ospatu dugu, eta justiziaren, amnistiaren eta bake-prozesuaren aldeko geure konpromezua berretsi dugu gaurko jardunaldi honetan, otoiz egiteko eta denon arteko ardura baieztatzeko bilduta.

Presoen senideei eta adiskideei ere geure elkartasuna agertu diegu, bidaia neketsu eta garestiak egitera behartuak gertatzen baitira zuzengabeki sakabanatuta dirauten euskal presoak bisitatzearren, ondorio larriak tarteko.

Geure laguntza eskaini nahi diegu presoentzako tratu duina lortze aldera ahaleginean ari direnei. Legeak betetzea eskatzen dugu, batez ere presoak beren jaioterritik hurbil egoteari, sendaezineko gaitzak dituzten presoak espetxetik ateratzeari eta zigorren hiru laurdenak beteak dituztenei baldintzapeko askatasuna emateari buruzkoetan. Behin eta berriro galdatzen dugu presoentzat partaidetza sozial eta politikoa, eta batez ere beraien eskubideak errespetatu eta beteko dituen espetxe-politika berria asmatu eta beterazi beharra lehenbailehen.

Geure ardura berresten dugu, beste taldeekin batera saiatzeko, gizabanakoen eskubideak, batez ere espetxeratuenak, eta giza-taldeen eskubideak, bereziki Euskal Herriarenak eta bestelako herrienak, alde guztietatik irrespeta ditzaten, justiziaren gainean lortu ahal izateko bakea.

Arantzazu, 2015eko matxoak 15

Kristau Elkarte Herritarrak; EHko Apaizen Koordinakundea; Herria 2000 Eliza

 

COMUNICADO

 

Por los derechos de todas las personas presas

La afirmación y cumplimiento de los derechos de presos y presas ha sido el objetivo que nos ha reunido, este domingo día 15 de marzo, a sus familiares, amigos y amigas y personas solidarias en el Santuario de Arantzazu, invitados por las Comunidades Cristianas Populares, por la Coordinadora de Sacerdotes de Euskal Herria y por Herria 2000 Eliza.

Ante la dispersión de presos y presas en los Estados español y francés, castigo añadido para ellas y ellos, para sus allegados, incumpliendo sus derechos y la propia legalidad vigente en Estado español y en la Unión Europea, hemos renovado nuestro compromiso por la justicia. La dispersión de presos y presas y su situación en cárceles de los estados español y francés, prolongados aislamientos, detenciones indiscriminadas son muestra de la injusticia de nuestra sociedad y, en especial, de los gobiernos y jueces que se prestan a determinados intereses políticos. Ante estas situaciones que vulneran los derechos elementales de las personas presas hemos manifestado nuestra solidaridad, hemos celebrado nuestra esperanza y afirmado nuestro compromiso por la justicia, la amnistía y proceso de paz en esta jornada de oración y compromiso común.

Nos hemos solidarizado también con sus familiares, amigos y amigas, obligados a penosos y costosos traslados, con graves consecuencias, debidos a la injusta y mantenida dispersión en que se encuentran los presos y presas vascos.

Queremos continuar dando nuestro apoyo a los esfuerzos para conseguir un trato digno de todos los presos y presas. Exigimos el cumplimiento de la legalidad, en especial en lo referente a su acercamiento a cárceles próximas a sus lugares de origen, al excarcelamiento de enfermos incurables y a la libertad condicional de los que han cumplido ya las tres cuartas partes de su condena.

Reivindicamos una vez la participación social y política de los presos y presas y sobre todo la urgente necesidad de encontrar y aplicar una política carcelaria que respete y cumpla sus derechos.

Reafirmamos nuestro compromiso de seguir trabajando, junto a otros colectivos, para que todos los derechos humanos individuales, en especial en las cárceles, y colectivos, para Euskal Herria y todos los pueblos, sean respetados en todas sus exigencias a fin de conseguir la paz desde la justicia.

Arantzazu, 15 de Marzo de 2015

Comunidades Cristianas Populares; Coordinadora de Sacerdotes de Euskal Herria;

Herria 2000 Eliza

P3150004.JPG