Hemen zaude: Hasiera Albistegia Preso guztien alde / No a este sistema penitenciario. (Arantzazun, martxoak 25)

Preso guztien alde / No a este sistema penitenciario. (Arantzazun, martxoak 25)

2012/03/12
Egoera berrian presoen eskubideen alde eta konponketaren aldeko bulkada kolosala egiten denean, banako konpromezuaz gain, kristau elkarte eta erakundeena ere gehitu behar diogu uholde horri. / En la nueva etapa que vivimos en Euskal Herria, cuando el impulso a favor de los derechos de los presos y presas se hace tan colosal, debemos enganchar nuestro compromiso individual y sobre todo colectivo, con las iniciativas sociales.

EGITARAUA

09:30..... ­ Topaketa, agurrak, biltzen joateko unea

10 ­ Otoitza eta lan egitarauaren aurkezpena

10:20 ­ “Egin dezagun bidea. Herrira” ekimenaren partaideak: Presoen alde lan-ildoaren aurkezpena eta zehazpenak

11:00  Lan horretan Kristau Kolektibo eta Erakundeek izan dezakegun partehartzea aztertzeko denbora. Konpromezu zehatzen proposamenak zehazteko talde txikietako lana (Zer – Nork – Non)

11:50­  Arantzazuko zabalgunean elkartuko gara pankartarekin, gure deialdia ezagutarazteko.

Atsedena eta presoen helbide eta txartelen banaketa.

12:10  Bateratze-lanerako denbora talde handian. Konpromezuen aurkezpena eta hautaketa.

13:00 ­ Otoitz Eukaristikoa (parte hartu nahi dutenentzat)

13:40 –­ Bazkaria (izena aurretik eman – deitu aste bat lehenago Mireni, 943278760- gutxi gorabeherako kopurua ezagutzeko)

JUSTIZIA, AMNISTIA ETA PAKEAREN ALDE

--------------------

PROGRAMA

9:30... Tiempo para llegada, encuentro, saludos iniciales...

10:00 – Momento de oración y presentación del programa

10:20Componentes de la iniciativa “Egin dezagun bidea. Herrira” presentarán sus objetivos y líneas de trabajo

11:00 – Trabajo en los grupos pequeños para debatir el modo en que podemos contribuir a estos objetivos desde los Colectivos y Organizaciones cristianas. Es momento de buscar formas concretas de implicación para el mundo cristiano más allá de lo individual.

11:50 – Concentración en la explanada con la pancarta, para dar a conocer nuestra reivindicacióna quienes acuden a la misa.

Tiempo de descanso que aprovechamos para repartir direcciones de presas-os y postales.

12:10 – Puesta en común de todo el grupo. Presentación de las propuestas de compromiso y opciones.

13:00 – Oración Eucarística (para quienes quieran participar)

13:30 – Comida (dando aviso previo – llamad una semana antes a Miren, 943278760- para tener un número aproximado)

POR LA JUSTICIA, LA AMNISTIA Y LA PAZ

 

___________________________________________________________________

 

Presoen eskubideen alde:

justizia, adiskidetze eta amnistiaren bideetatik

Egungo testuinguruan, Estatu espainiar eta frantsezaren eta Euskal Herriaren arteko gatazka errotik konponbidean jartzeko itxaropenak sortu diren honetan, Arantzazun elkartu gara igande honetan, presoen egoera okerragora egin duenean, Kristau Elkarteen deialdia aintzat hartuta.

Prozesua bideragarri egin behar lukeen soluzio etikoranzko bidea egin beharrean oztopatu egiten dela egiaztatu ahal dugu, sakabanaketa politikari setati eutsiz -presoen familiei eta adiskideei ere zigorra ezarriz-, zigor gehigarriak, kondenen luzapena eta atxiloketa inkomunikatuak eta torturak erabiliz. Zuzenbidezko Estatu autoizendatzen direnek pertsonen duintasun utziezinezkoaren aurka burutzen dituzten eraso larri bezala salatzen ditugu, ez baitute betetzen kondenaren hiru laurdenak bete dituzten, sakabanaturik dauden eta gaixotasun larriak dituztenei dagokienez legez araututakoa.

Horiek horrela, behartuta sentitzen gara, beste behin, justizia beharrak eta kristau konpromisoak bultzatuta, hainbeste injustizia eta bai giza eta bai legezko eskubideak bete daitezela eskatzera.

Arreta berezia eskaini, eta konpartitu ditugun gogoetaldian eta eukaristian hausnarketagai izan ditugu preso sozialen, etorkinen eta giza egoera penagarrietan diren gazteen kasuak, pertsona bezala hondatu egiten dituen kartzela-politikaren biktimak baitira. Salatu egiten ditugu, halaber, etorkizunerako giza baldintza duinak eskainiko zizkieketen aurreikuspenik eza eta birgizarteratzeko bitartekoen gabezia.

Presoen eskubideen eskakizunak giza sakontasun handiko prozesuaren aurrean jartzen gaitu, berreraikuntza sozial eta politikorako aukera berriei, elkarrizketari eta salbuespenik gabeko giza eskubide guztien burutzapenari buruz jendartea sentsibilizatzeko eginkizunaren aurrean, hain zuzen, adiskidetzearen, itxaropenaren eta amnistiaren testuinguru berrian.

“Gernikako Akordioarekin” bat, “aitortza, adiskidetzea eta erreparazioa gatazka politikoak eta jatorri guztietako bortizkeriek eragindako biktima orori” eskaintzea eskatzen dugu, eta halaber “euskal preso politikoen aurka aplikatzen den espetxe-politika etetea”. “Aieteko Adierazpenean” jasoaren ildotik, “konpromiso sakonak hartu behar dira adiskidetzean aurrera egiteko” eta “biktima guztien aitortza eta zabaldu diren zauri pertsonalak eta sozialak sendatzeko”.

Kristau garen heinean adierazten dugu, Elizak bere-berea duen askapen mezuari dagokionez sinesgarri izan nahi baldin badu, aldarrikatu egin beharko duela, hierarkia- isiltasunik gabe, ausardia salatzailez eta konpromiso adiskidetzailez.

Erantzukizunean kide sentituz, gure itxaropena eta langintza solidarioa eskaintzen ditugu justizia, amnistia, askatasuna eta bake sozial eta politikoa erdiesteko Euskal Herriarentzat eta Herri guztientzat.

Kristau Elkarteak / Comunidad Cristiana

Arantzazu, 2012ko martxoa

En favor de los derechos de las personas presas:

desde la justicia, la reconciliación y la amnistía

En el contexto actual, cuando nuevas esperanzas se abren para una resolución definitiva del conflicto entre los Estados español y francés y Euskal Herria, la agravada situación de presos y presas nos ha reunido este domingo, en Arantzazu, convocados por Kristau Komunitateak/ Comunidades Cristianas.

Constatamos que, en lugar de caminar hacia una solución ética que facilite el proceso, se obstaculiza con medidas carcelarias de dispersión mantenida –condena derivada a familiares y entorno-, de castigos añadidos, de prolongación de penas y con detenciones incomunicadas y torturas. Lo denunciamos como una grave agresión a la irrenunciable dignidad de todas las personas por parte de Estados llamados de derecho que no cumplen su legalidad establecida en lo que se refiere a la libertad de quienes han cumplido ya las tres cuartas partes de su condena, están dispersados y padecen graves enfermedades.

Todo esto nos apremia a exigir una vez más, en nombre de la justicia y de nuestras convicciones y compromiso cristianos, el fin de tantas injusticias y el respeto íntegro a sus derechos humanos y legales.

También nos preocupan de manera especial y han sido tema de nuestra reflexión y eucaristía compartidas, tantas personas presas sociales, inmigrantes, jóvenes en lamentables situaciones humanas y víctimas de una política carcelaria que les anula como personas. Así mismo, denunciamos la falta de previsión y medios para una reinserción social que garantice su futuro en condiciones humanas dignas.

La reclamación de los derechos de presas y presos nos sitúa ante un proceso de gran calado humanitario para sensibilizar a la sociedad a nuevas perspectivas de reconstrucción social y política, de diálogo y realización de todos los derechos humanos, sin excepciones, en un contexto nuevo de reconciliación, esperanza y amnistía.

Apelamos, con el “Acuerdo de Gernika”, al «reconocimiento, reconciliación y reparación de todas las víctimas, originadas por el conflicto político y realidad de múltiples violencias», reclamando «el cese de la política carcelaria que se sigue contra los presos y presas políticas vascas». Llamamos también con la “Declaración de Aiete” a «adoptar pasos profundos para avanzar en la reconciliación», en el reconocimiento de todas las víctimas, en la sanación de tantas heridas personales y sociales”.

Como cristianos afirmamos que si la Iglesia quiere ser creíble en su mensaje de liberación, deberá realizarlo, sin silencios jerárquicos, con valentía denunciadora y compromiso reconciliador.

Sintiéndonos todos y todas responsables, afirmamos nuestra esperanza y trabajo solidario para lograr la justicia, la amnistía, la libertad y la paz políticas y sociales para Euskal Herria y todos los Pueblos.

Kristau Elkarteak / Comunidad Cristiana

Arantzazu, marzo 2012