Hemen zaude: Hasiera Albistegia Preso guztien alde / Convocatoria de Comunidades Cristianas Populares de Vitoria en solidadridad con los presos y sus familiares (Vitoria, 16 diciembre 2015)

Preso guztien alde / Convocatoria de Comunidades Cristianas Populares de Vitoria en solidadridad con los presos y sus familiares (Vitoria, 16 diciembre 2015)

2015/12/17
Gure preso eta bere senideekin elkartasunean, urtero bezala eukaristia bat ospatu egin dugu Artzai Ona parrokian. Como en años anteriores, ante la próxima Navidad, hemos celebrado una eucaristía en solidaridad con l@s pres@s, deportad@s, exiliad@s, sus familiares y amigos.

 

PRESO GUZTIEN ALDE

Euskal Herriko Kristau Elkarte Herritarrek

gure preso eta bere senideekin elkartasunean ospatu egin dugu, urtero bezala.

abenduaren 16 an (asteazkena), arratsaldeko 8etan

“Buen Pastor” Parrokian (Zaramaga)


EUCARISTIA

Como en años anteriores, ante la próxima Navidad, las Comunidades Cristianas Populares hemos celebrado una eucaristía en solidaridad con los presos/as, deportados, exiliados, sus familiares y amigos/as, contra la dispersión

16 de diciembre, miércoles, a las de la 8 tarde

Parroquia del Buen Pastor (Zaramaga)

-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Preso guztientzat giza eskubideak

Giza eskubideen eguna munduan gertatzen diren bai bana-banakako eta bai taldekako eskubide horien urraketak kontutan izanik, horien betebeharrerako dei larria da. Egun honen karietara giza kateak antolatuko dira Euskal Herrian, dagozkien eskubideon gabetzea pairatzen dutenekiko solidaritatez; oso kontutan hartuak izango dira espetxeratu guztiak eta, bereziki, euskal preso politiko guztiak.

Kate hauen bidez espainiar eta frantziar Estatuek ezartzen duten sakabanaketa politika salatu egin da. Gaixotasun larriak dituzten presoak, 70 urtetik gora dituztenak eta kondenaren hiru laurdenak ala bi erenak bete dituztenak kartzelatik ateratzea eskatuko da. Eta, noski, biziarteko zigorraren berdintsuak diren salbuespenezko legeen ezeztapena. Giza eskubideen eta legezkotasunaren beraren aurkako atentatua den sakabanaketaren amaiera eskatuko dute, nekagarri, arriskutsu eta garesti diren bidaiak egitera behartzen dituzten senitarteko eta hurkoei ere eragiten dien zigorra dena.

Salaketa eta eskakizun hauek aparteko garrantzia dute Estatu espainiarrean burutuko diren hauteskunde orokorrak izango diren abagune honetan. Errekerimendua egiten diogu hurrengo gobernuari Euskal Herrian normalizazioa eta bakea erdiesteko beharrezko diren legezko, zuzenbidezko eta gizakizko erantzukizunak bere gain har ditzan; saia daitela helburuok erdiesteko dauden oztopo interesatu iraunkorrak gainditzen. Aipatu eskubideon burutzapena eskatzen urteetan dihardugun talde gisa, eta gure konbentzimendu sinestedun eta etikoei leialak izanik, zera eskatzen dugu, hots, herritarren botoak aipatu eskubideok oso-osoan betearazteko bermeak eskaintzen dituenarentzat izan daitezela.

Euskal herritar gisa, ezin dugu isilik egon euskal preso politikoen kontrako hainbeste neurri zapaltzaileren aurrean. Beharrezkoa da erabateko normalizazioan eta baketzean aurrera egitea. Beste abagune batzuetan eskatutako amnistiak, ez oso aintzinako garaietan euskal gotzainek ere eskatua hain zuzen, egoera politikoa aldatu eta Espainiako estatuarekin dugun gatazka politikoaren behin betiko konponketarako ateak zabalduko lituzke. Aldaketa hori eskatzea ez da soilik alkantzu handiko proposamen politiko eta etikoa, biblikoa ere bada, adiskidetze sozialerako oinarria eta konpondu gabeko gatazka politikaren erabateko soluzioaren iturburua.

Judikaturak, Auzitegi Nazionalak, Auzitegi Gorenak eta Auzitegi Konstituzionalak aplikatu ohi duten arerioaren zuzenbidea delakoaz bereziki sentiberak gera. Instantzia horiek nazio eta nazioarteko kegezkotasunaren kontrakoak diren neurri inkonstituzionalak hartzen dituzte (Sakabanaketa, Bakartzea, Defentsa Eskubidearen Galera, betetako zigorrak pilatzearen Ukoa, kondenen luzapena, larriki gaixo dauden presoak tratamendu gizagabez hartzea, eta abar eta abar).

Herritarrei, Euskal Elizari, batez ere bere buruzagiei, eskatu eta ekin eta ekin egiten diegu azken urte hauetan izan duten isiltasuna hautsi dagiela eta gizon eta emakume presoen eskubideen defentsan inplika daitezela. Bai abenduaren 10eko giza kateak eta bai SAREK urtarrilaren 20rako Bilbon egingo den manifestaziora egindako deia konpromiso anitzetan etengabe erreibindikatutako desioaren herri adierazpena izango dira.

Premiazko erronkaren eta une erabakigarriaren aurrean gaude, jendarte lehiakorraren, kapitalismo neoliberalaren pentsaera bakarrean bere baitara bilduaren, garaile eta garaituen, aberats eta pobreen, biktima eta biktimarioen arteko kontrakotasunaz gidatuako jendartearen aldaketaren aurrean hain justu. Panorama ilun honen aurrean, erakundeak, elkarteak, foro sozialak urrats garrantzitsuak ematen ari dira eta ez espetxeratuentzat soilik baizik eta herritar guztientzat ezinbestekoa den aldaketaren prozesua bultzatzen: beste jendarte eta Estatu eredu bat, bortxa oro, torturak, armamentu-negozioak errefusatuko dituztenak, eta demokrazia partehartzailaren baitan elkarrizketa eta akordioaren bidez bakea bilatuko dutenak. Arrazoi horien guztiengatik giza eskubideak betetzea eta haiekiko begirunea, zuzenbidezko Estatu batean, ez da bakarrik politika kontua baizik eta osasun sozial eta etikoarena ere bai. Gure jendartearen etorkizuna eta bake zuzena, Euskal Herriaren erabaki askearen bidez lortua, lorpen horren mende daude.

Preso guztien askapena, atzerriratu guztien itzulera, oraindik orain amets bat baino ez diren arren, miresgarria den Ametsen liburuak erakusten duenez, utziezinezko esperantza eta erronka dira. Egun honetako manifestazioak, datorren urtarrilaren 9koa eta egun hauetan izango diren beste anitz manifestazio, bere eskubideen alde eta Euskal Herriaren egikaritze askearen ahaleginetan atsedenik gabe borrokatzen ari den herriaren adierazpen argi eta garbia izango dira; gainean ditugun hauteskunde orokorrak erreibindikazio horiek beste behin adierazteko abagune dira.

Kristau Elakarte Herritarrak

Herria 2000 Eliza

Euskal Herriko Apaizen Koordinakundea

Derechos humanos para presas y presos

El día de los DDHH es una llamada apremiante para su cumplimiento ante todas las conculcaciones individuales y colectivas que se producen en el mundo. En Euskal Herria, se enlazarán cadenas humanas en solidaridad con quienes sufren la privación de sus derechos; se tomará muy en cuenta a la población reclusa y, en especial, a los presos y presas políticas vascas.

Estas cadenas denunciarán la política de dispersión que aplican los Estados español y francés. Reivindicarán la libertad de quienes padecen enfermedades graves, la excarcelación de los mayores de 70 años y de quienes han cumplido tres cuartos o dos tercios de su condena. Exigirán la desactivación de leyes excepcionales que equivalen a cadenas perpetuas. Reclamarán el fin de la dispersión, atentado contra los DDHH y la misma legalidad y castigo extensivo a familiares y allegados, obligados a penosos, peligrosos y costosos traslados.

Esta denuncia y exigencias adquieren especial relevancia ante la celebración de elecciones generales en el Estado español. Requerimos al próximo gobierno que asuma sus responsabilidades legales, jurídicas y humanas con vistas a lograr la normalización y la paz en Euskal Herria; que se empeñe por superar los interesados obstáculos permanentes para su realización íntegra. Como colectivos que llevamos años reclamando el cumplimiento de los derechos mencionados y, fieles a nuestras convicciones creyentes y éticas, reiteramos en esa coyuntura electoral que el voto ciudadano apoye a quienes ofrezcan garantías para la ejecución política íntegra de los Derechos citados.

No queremos permanecer callados ante tantas medidas represoras con los presos y presas políticas vascas. Es necesario avanzar hacia normalización y pacificación integrales. La amnistía ya reclamada en otras ocasiones, incluso por obispos vascos de tiempos no lejanos, abriría las puertas a una solución definitiva del conflicto vasco con el Estado español. Reclamar este camino es no sólo una propuesta política y ética de profundo alcance, sino incluso bíblica, base de una reconciliación social y fuente de solución integral al conflicto político todavía sin resolver.

Somos particularmente sensibles a la aplicación del derecho del enemigo por parte de la Judicatura, la Audiencia Nacional, del Tribunales Supremo y del Constitucional. Dichas instancias suelen adoptar medidas inconstitucionales que vulneran tanto la legalidad nacional como la Internacional (Dispersión, Aislamiento, Quiebra del Derecho a la Defensa, Negativa a la acumulación de condenas cumplidas, alargamiento de condenas, tratamientos inhumanos a presas y presos gravemente enfermos y un largo etc.).

Insistimos y pedimos a toda la ciudadanía, a la Iglesia vasca y, en concreto a sus dirigentes, que rompan el silencio mantenido durante estos últimos años y que se impliquen en la defensa de los derechos de presos y presas. Tanto las cadenas humanas del día 10 de Diciembre como la manifestación convocada por SARE para el 9 de enero en Bilbo, serán la expresión popular de un deseo permanentemente reivindicado en múltiples compromisos.

Estamos ante un apremiante desafío y un momento crucial: el cambio de una sociedad competitiva y enfrentada, encerrada en el pensamiento único del capitalismo neoliberal, guiada por la oposición entre vencedores y vencidos, ricos y pobres, víctimas y victimarios. Ante este sombrío panorama, organizaciones, asociaciones, foros sociales están dando pasos importante e impulsan un proceso de cambio necesario, no sólo para las personas encarceladas, sino para toda la ciudadanía: otro modelo de sociedad y de Estado que rechacen toda violencia, torturas, negocios armamentísticos y busquen la paz por medio del diálogo y el acuerdo, en una democracia participativa. Por estas razones la exigencia de respeto y cumplimiento de sus derechos humanos es una cuestión no sólo política sino de salud social y ética, en un auténtico Estado de derecho. De su consecución dependen el futuro de nuestra sociedad y una paz justa, lograda desde la libre decisión de Euskal Herria.

La liberación de todos los presos y presas, el retorno de los exiliados y exiliadas, aunque son todavía un sueño, como lo describe el admirable Ametsen liburua, constituyen una incombustible esperanza y un desafío. Las manifestaciones de este día, las del próximo 9 de enero y otras muchas movilizaciones que tendrán lugar en estas fechas, serán la expresión convencida de un pueblo que lucha sin descanso por sus derechos y por la realización libre de Euskal Herria; las próximas elecciones generales constituyen otra nueva oportunidad para reivindicarlos.

Comunidades Cristianas Populares

Herria 2000 Eliza

Coordinadora de Sacerdotes de Euskal Herria