Hemen zaude: Hasiera Albistegia PRESO GUZTIEN ALDE BERAIEN ESKUBIDEEKIN, ETXERA / NO A ESTE SISTEMA PENITENCIARIO (Arantzazun, martxoak 13)

PRESO GUZTIEN ALDE BERAIEN ESKUBIDEEKIN, ETXERA / NO A ESTE SISTEMA PENITENCIARIO (Arantzazun, martxoak 13)

2013/02/20
KRISTAU ELKARTEAREN KONPROMEZUA GIZARTEAREN EKIMENAREKIN BAT, “HERRIRA”. ESPETXE SISTEMA SUNTSITZAILE HONI EZ! / POR UN COMPROMISO INDIVIDUAL Y COLECTIVO DEL MUNDO CRISTIANO FRENTE A ESTE SISTEMA PENITENCIARIO INHUMANO

ARANTZAZU 2013


Egoera berrian presoen eskubideen alde eta konponketaren aldeko bultzada berezia egiten denean, banako konpromezuaz gain, kristau elkarte eta erakundeena ere gehitu behar diogu uholde horri. Arantzazun bilduko garenok gizartean diren ekimenak ezagutu, aztertu eta gure talde-ekarpena zehaztu nahi dugu, geu parte garen kristau kolektiboak inplikatzeko: Elkarte herritarrak, Parrokiak, Elizbarrutiak... Preso sozialak ere, bestelako tratamendua behar dute. Espetxe Sistema osoa biluztu eta eraldatu beharra dugu. Preso ohi baten testigantza izango dugu honetan lagun.

.......................

En la nueva etapa que vivimos en Euskal Herria, cuando el impulso a favor de los derechos de los presos y presas se hace tan importante, debemos enganchar nuestro compromiso individual y sobre todo colectivo, con las iniciativas sociales. Nuestra propuesta es aprovechar este encuentro de Arantzazu para conocer iniciativas en marcha y concretar nuestra respuesta consecuente, la que implique a colectivos y entidades cristianas, Comunidades, Parroquias, Diócesis... en las que somos parte. Sin olvidar al colectivo de presos-as sociales, queremos implicarnos en el desmantelamiento del Sistema Penitenciario inhumano vigente, desnudándolo y ayudando a su reforma. Contaremos con el testimonio de un ex-preso.

 

EGITARAUA

09:30..... ­ Topaketa, agurrak, biltzen joateko unea

10:00 - ­ Otoitza eta lan egitarauaren aurkezpena

10:20 ­ - Herrira” ekimenaren partaide batek (Orain artekoaren balorapena eta hurrengo zereginak)

- Preso ohi baten ekarpena

11:30 Lan horretan Kristau Kolektibo eta Erakundeek izan dezakegun partehartzea aztertzeko denbora. Konpromezu zehatzen proposamenak zehazteko talde txikietako lana (Zer – Nork – Non)

11:30­ Arantzazuko zabalgunean elkartuko gara pankartarekin, gure deialdia ezagutarazteko, gure agiria edo “Herrira”-rena zabalduz.

12:00 Talde handian, galderak, ekarpenak. Ahal dela hizlariekin egingo duguna, edo gure artean bestelakoan, gure konpromezua zehazteko bidean.

12:40 ­ Eukaristia (parte hartu nahi dutenentzat)

13:30 –­ Bazkaria

GIZA ESKUBIDEAK. IRTENBIDEA. BAKEA

---------------------------------

PROGRAMA

9:30... Tiempo para llegada, encuentro, saludos iniciales...

10:00 – Momento de oración y presentación del programa

10:20Conferencia de ponente de Herrira” (Valoración de lo hecho hasta ahora y propuestas hacia adelante)

– Testimonio de un expreso de Donostia.

11:30 – Presencia en la calle (pancarta, reparto de hojas con propuestas de “Herrira” o nuestro documento para la prensa.

12:00 – Trabajo en común: preguntas y aportaciones. Si es posible con los ponentes para que el trabajo sea más rico. Si no, trabajaremos en los compromisos para el futuro.

12:40 – Oración Eucarística (para quienes quieran participar)

13:30 – Comida

DERECHOS HUMANOS. SOLUCIÓN. PAZ

 

----------------------------------------

KOMUNIKATUA:      PRESO GUZTIEN ESKUBIDEEN ALDE

Presoen eskubideen zapalketa etengabearen eta areagotuaren aurrean, Kristau Elkarteen ahotsa entzunarazi dugu, beste behin, Arantzazuko santutegitik, modu berezi eta urgentziazkoan, oraingoan. Beraien egoera salatuz eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegi Europearrak 197/2006 (kondenen bidegabeko luzatzea) doktrinari buruz berehala hartzekoa den erabakia kontutan izanda, dagozkien giza eskubideen eta eskubide jurídiko eta legezko guztiekiko begirunea, eta halaber senitartekoen eskubideekikoak aldarrikatuz, presondegi-sistema anker honen ezeztapena exijitzen dugu.

Espainiako eta Frantziako estatuetako kartzeletako errealitate gordinak eragiten dien eguneroko sufrimenduarekin bat eginik eta aske behar luketen 73 preso kartzelan jarraitzera kondenatzen dituen legearen aplikazioaren aurrean, lege horren ezeztapena exijitzen dugu, pertsona asko eta ekimen sozial anitzekin batera. Bestela, justizian oinarritutako bakeaz gatazkaren konponbiderantz urratsak eman beharrean, egoera okertu eta gaiztotzea besterik ez datorke, sakabanabetaz, bakartzeez, inkomunikazioaz, urrunteez -senitartekoen bidaiak nekagarriagoak bilakatuz- preso politikoen zigorrak luzatzeaz kateatutako urraketen katean. Horiek horrela, behartuta sentitzen gara, urgentziaz, justizia beharrak eta kristau konpromisoak bultzatuta, hainbeste injustizia eta bai giza eta bai legezko eskubideak bete daitezela eskatzera eta, nola ez, .salbuespeneko erabaki injustu eta mendekuzkoen bidez zigorrak luzatu ordez ezarritako legedia bete dadila.

Arreta berezia eskaini diegu preso sozialen, etorkinen eta giza egoera penagarrietan diren gazteen kasuei, pertsona bezala hondatu egiten dituen kartzela-politikaren biktimak baitira, heriotza dramatikoen zerrenda etengabe luzatzen duena. Bestalde, konstatatu eta salatu egiten dugu, etorkizunerako giza baldintza duinak eskainiko zizkieketen aurreikiuspenik eza eta birgizarteratzeko bitartekoen gabezia.

Egoera guzti hauen aurrean, gatazka polítiko eta soziala areagotu egiten dutenak, hain justu, “zapalduak askatzera etorri zenarengan” sinesten dugun pertsona gisa, salatu egiten ditugu presondegi-sistema eta giza eskubideen urraketak. Izan ere, pertsona ororen duintasunaren kontrako erasoa dira eta salatu egin behar dugu kondenaren hiru laurdenak beteta dituztenei, Espainiako eta Frantziako kartzeletan sakabanatuta daudenenei eta gaixotasun larriak dituztenei buruz bere legedia betetzen ez duen Estatua.

Salaketa eta eskakizun hauekin, guztiok erantzule garen egoera honetan, badugu itxaropen eta horregatik gure konpromisoa berresten dugu, batez ere Euskal Herriko beste zenbait ekimen sozialekin batera, justizia, amnistia, askatasun eta bake politikoa erdietsiko ditugula bai Euskal Herrian eta bai Herri guztietan.

Euskal Herriko Kristau Elkarteak

Arantzazu, 2013ko martxo

COMUNICADO:     EN DEFENSA DE TODOS SUS DERECHOS

Ante la conculcación permanente y agravada de los derechos de presos y presas, una vez más, hemos hecho oír nuestra voz como Comunidades Cristianas en el santuario de Arantzazu, de una forma especial y urgente. Denunciando su situación, y ante la próxima decisión del Tribunal Europeo de Derechos Humanos de Estrasburgo sobre la doctrina 197/2006 (alargamiento arbitrario de condenas), hemos exigido el respeto de sus derechos humanos, jurídicos y legales, así como los de sus familiares, y la derogación de este sistema penitenciario inhumano.

Compartiendo con ellas y ellos el día a día de sus sufrimientos en la cruel realidad de las cárceles de los estados español y francés y ante la aplicación de una ley que mantiene en la cárcel a 73 presos y presas que ya debieran estar libres, reclamamos, junto a muchas personas e iniciativas sociales, su derogación. De lo contrario, en lugar de caminar hacia una resolución del conflicto que logre la paz desde la justicia, la situación se deteriora y agrava en una cadena de conculcaciones por la dispersión, aislamientos, incomunicación, alejamientos -con los penosos traslados de sus familiares-, prolongación de penas de presos y presas políticos vascos. Todo esto nos apremia a exigir, con urgencia, en nombre de la justicia y de nuestras convicciones y compromisos cristianos, el fin de tantas injusticias y el respeto íntegro a sus derechos y, por supuesto, el cumplimiento de la misma legalidad establecida sin las injustas y vengativas medidas de excepción en la prolongación de sus penas.

También nos preocupan de manera especial, tantas personas presas sociales, inmigrantes, jóvenes en lamentables situaciones, víctimas de una política carcelaria que les anula como personas y provoca un trágico goteo de muertes. Por otro lado, constatamos y denunciamos también la falta de previsión y medios para una reinserción social que garantice su futuro en condiciones humanas dignas.

Ante todas estas situaciones, que contribuyen agravar el conflicto político y social, como personas creyentes en "quien vino a liberar a los oprimidos", denunciamos, por tanto, la injusticia del régimen carcelario y sus conculcaciones de derechos humanos. Son una agresión a la dignidad de todas las personas y una denuncia de un Estado, llamado de derecho, que ni siquiera cumple su propia

legalidad establecida en lo que se refiere a la libertad de quienes han cumplido ya las tres cuartas partes de su condena, están dispersados por las cárceles de los Estados español y francés y padecen graves enfermedades.

Con estas denuncias y reclamaciones ante una situación en la que todos y todas somos y nos sentimos responsables, afirmamos nuestra esperanza y compromiso, en unión con otras iniciativas sociales, en especial con Herrira, para lograr la justicia, la amnistía, la libertad y la paz políticas y sociales para Euskal Herria y todos los Pueblos.

Comunidades Cristianas de Euskal Herria

Arantzazu, marzo 2013