Hemen zaude: Hasiera Albistegia Herri katalanarekin eta bere eskubideekin elkartasunean / En solidaridad con el pueblo catalán y sus derechos (26 septiembre 2017)

Herri katalanarekin eta bere eskubideekin elkartasunean / En solidaridad con el pueblo catalán y sus derechos (26 septiembre 2017)

2017/11/27
Colectivos cristianos de Euskal Herria expresan su solidaridad con el proceso que se está siguiendo en Catalunya / Euskal Herriko kolektibo kristauek egunotan Catalunyan garatzen ari den prozesuarekin bere elkartasuna adierazten dute.

 

Herri katalanarekin eta bere eskubideekin elkartasunean

Euskal Herriko kolektibo kristauak garelarik hamarkadak daramatzagu Herrien eskubide zapalduekiko salaketa adierazten eta eskubide horiek egikaritzeko gaitasun osoa galdatzen. Egunotan eta Catalunyan iritzia emateko eta erreferendumean erabakitzeko eskubideen alde zein horieek oztopatzeko estatu-errepresioaren aurka abiatu den prozesua dela-eta, Herri katalan, hango Parlamentu, Generalitateko Govern, Catalunyako Batzar Nazionalarekiko elkartasuna adierazten dugu, Herri gisa bere eskubideak askatasun osoz egikaritu ahal ditzan. Beraz:

·      Herri bakoitzaren oinarrizko eskubidea aldarrikatzen dugu, beste ezelango boterearen mende ez dagoen subjektu gisa herri-borondate libre eta demokratikoa egikaritzekoa, bere subirautza berreskuratzekoa, zeinaren arabera Herria nazio-destinoaren jabe den berezko eta utziezinezko erabakien bidez politikoki antolatu eta beste Herri eta Estatuekiko independentzia-gradua eta harremanak gauzatu ditzan.

·      Nazio katalanarekiko errespetua baietsi eta exijitzen dugu, herrien eskubideak aitortzen dituen zuzendibe internazionalaren izenean, Vatikano II.a Kontzilioaren eta Elizaren zein Aitasantuen doktrina sozialaren izenean. Datorren Urriaren 1-ean erreferendumean bozkatzeko eskubidea galdatzen dugu, beraz, Catalunyako Parlamentuak zein Generalitateko Governek demokratikoki adostutako terminotan.

·      Estatu eta Gobernu españolaren prepotentzia salatzen dugu, zeinek, botere eragilearen menpe ipinitako beren esku dituzten bitarte judizial zein polizial guztiekin, nazioartean abalatu eta demokratikoki egikaritutako eskubide etikoa eragotzi nahi duten.

·      Herri katalanaren protagonismoaren alde gaude, eskubide indibidual zein kolektibo guztien errespetuz bere burua politikoki eta sozialki eraiki dezan.

·      Eskatzen dugu, elkarrizketa izan dadila, eta ez errepresioa, gatazkak gainditzera ez ezik herri katalanaren errespetu-prozesua eta erabakitzeko eskubidea ezartzera eramango duena, herri gisa dituen eskubideak defendatu eta sustatzeko bidean; bereziki eskatzen dugu herri-kontsulta bazterketarik gabe eta eragozpen hertsagarririk gabe egin dadila.

Euskal kolektiboak garelarik, geure konbikzio kristau eta etikoetan oinarrituta, herri guztien eskubideen defentsan, herri katalanari eta bere instituzioei gure elkartasuna adierazten diegu eta, demokratikoki hala erabakitzen badute, Herri libre, burujabe eta independentetzat aitortua izan dadin duen borondatean, baita bere eitea eta beste Herri zein Estatuekiko erlazio juridiko eta politikoa demokratikoki erabakitzeko gaitasuna izan dezan, errealitate anizkoia kontuan hartuta.

Kristau Elkarte Herritarrak

Euskal herriko Apaizen Koordnakundea

Herria 2000 Elizaren izenean

Euskal Herria, 2017-09-26

----------------

En solidaridad con el pueblo  catalán y sus derechos

Como colectivos cristianos de Euskal Herria, hemos venido expresando durante décadas nuestra denuncia de los derechos conculcados  de los Pueblos y reclamando su plena facultad para ejercerlos. En estos días, y ante el proceso que se está siguiendo en Catalunya  para el ejercicio de sus derechos a opinar y decidir en referéndum y contra la  represión estatal  para impedirlo,  expresamos  nuestra solidaridad con el Pueblo catalán, su Parlament, Govern de la Generalitat, la Assemblea Nacional Catalana,  para poder ejercer con plena libertad sus derechos colectivos como Pueblo. Por tanto:

·      Proclamamos  el derecho básico  de cada Pueblo, como sujeto no sometido a ningún otro poder, para  el ejercicio  libre y democrático de la voluntad popular, para recuperar su soberanía según la cual  el  Pueblo es dueño de su propio destino como nación a fin de  conformarse políticamente  según  sus propias e inalienables decisiones y determinar su grado de independencia y relaciones con otros Pueblos y Estados.

·      Afirmamos  y reclamamos  el respeto a  la nación catalana en virtud del derecho internacional que reconoce los derechos colectivos de los Pueblos, del Concilio Vaticano II y de la doctrina social de la Iglesia y de los Papas. Reclamamos, por  tanto, el derecho para votar en referéndum el próximo 1-0 según los términos acordados democráticamente por el Parlament y Govern de la Generalitat   de Catalunya.

·      Denunciamos la prepotencia del Estado  y Gobierno españoles que, con todos los medios a su alcance, jurídicos y  policiales, supeditados al poder ejecutivo, pretenden impedir el ejercicio de un derecho ético avalado internacionalmente y ejercido democráticamente.

·      Abogamos por el  protagonismo del Pueblo catalán en la realización de su propia construcción política y social mediante el ejercicio y el respeto de todos los derechos humanos individuales y colectivos.

·      Pedimos que sea el diálogo y no la represión lo que conduzca, no sólo a la superación de todos los conflictos, sino también al establecimiento de procesos de respeto y derecho de decisión del pueblo catalán como vía de defensa  y promoción de sus  derechos como pueblo; en particular pedimos que se pueda ejercer  la consulta popular sin exclusiones ni impedimentos coercitivos.

Como colectivos vascos desde nuestra convicciones cristianas y éticas, desde la defensa de los derechos de todos los Pueblos, nos solidarizamos con  el pueblo catalán y sus instituciones en  su voluntad, si así lo decide la mayoría democráticamente, para ser reconocido como Pueblo libre, soberano e independiente y como sujeto de su destino con facultad para decidir democráticamente, desde su realidad plural, su configuración y relación jurídica y política con otros Pueblos y Estados.

Comunidades Cristianas Populares y

Coordinadora de Sacerdotes de Euskal Herria

 Herria 2000 Eliza

Euskal Herria 26.9.2017