Hemen zaude: Hasiera Albistegia Felix Bergara Zurutuzaren oroimenez/ En recuerdo de Félix Vergara Zurutuza

Felix Bergara Zurutuzaren oroimenez/ En recuerdo de Félix Vergara Zurutuza

2013/03/27
2013ko apirilaren 1en gure lagun Felix Bergarari azken agurra eman diogu Getarian / El 1 de abril de 2013 hemos dado el último adios a nuestro amigo Félix Vergara en Getaria.

Bere oroipenez Programa. Pazko astelehena. Getarian 2013/04/01

11:00etan.- Getariko elizan biltzea
Elizan: Omenaldia

Txistu, Txalaparta, Kantuak
•Bere biografiaipamen
• Irakurgaia: Lk. 4,16-21
• Hausnarketak, Bertsoak
• Otoitza

Itsasoan: Errautsak botatzea
Arrantzuntzia batean eraman errautsak eta itsasoan bota
• Txistu
Bertso
Agur Jauna
Bazkaria Getarian

Datu biografikoak
Eibarren jaioa 1930eko uztailaren 10ean. Gaztetan lanean eta Gazteri Langile Kristau (JOC) mugimenduan jarduna.
Pertsona heldua zela sartu zen Seminarioan, “beranduko bokazioduna” baitzen, garai hartan esan ohi zenez.
Donostian apaiztu zen 1962an.
Handik bi urtera ikasketak egitera joan zen Madrila, Gizarte- Zientziak zehazki. Baina, gaixotasunagatik, kurtso bat galdu zuen. Eta, 1966an, lizentziatura lortu zuen Salamancako Unibertsitate Pontifizioan.
Aurrerago, 1968ko abuztuaren 26an Eibarko San Andres parrokiko apaiz laguntzaile eta Azitaingo parrokiko behin- behineko arduradun izendatu zuten. Azitaingo ekonomo, izan da 1977ko ekainaren 29tik jubilatu arte (2013ko urtarrila).
2013ko otsailaren 22an hil da Eibarren. Hileta-Elizkizuna, otsailak 23an ospatu zen, Azitaingo (Eibar) Andra Mariaren Jasokundea Parrokian, bertan Joseba Gonzalez, bikario Nagusia buru zela, eta beste 18 apaiz lagun zituela haren aldeko Eukaristian.

Luk 4, 18-21.- Jaunaren espiritua nire gainean dago, berak nau bidali gatibuei askatasuna eta behartsuei berriona adieraztera, itsuei ikusmena hots egitera eta zapalduak askatzera, Jaunak onginahia azalduko duen urtea hots egitera.


*********
Bere azken gogoak
Nolako hiletak nahi dituen adierazten du. Karitasi uzten dio bere ondarea. Eta aitormen honekin egiten digu agur:
“Fededuna naiz, Jesusen jarraitzale izaten saiatu naiz, nahiz eta askotan zintzoa ez izan.
Barkamena eskatzen diot Eleizari, eta gaizki egin dieten aldeko guztiei.
JAUNAGAN det nere Itxaropena.
Eskerrak baita ere, lagundu nauten guztiei. Sekula ez naiz damutu apaiz izateagaitik. Koordinakundeko lagunei eta beste abade ezagun guztiei nere sentimenturik onenak-
Ez negar egin, laister alkartuko gera, eta bitartean, lepoan hartu eta segi aurrera. MAITASUNARENgana nijoa.
JAUNA, zure eskuetan jartzen det nere izate osoa.
Eta azkenik, nola ahaztu Azitaingo Parrokiko guztiok. ESKERRAK BIHOTZ BIHOTZEZ guztioi. ONDO BIZI eta GERO ARTE”.


APEZ KOORDINAKUNDEAK. FELIXEN OHOREZ

I.

Nor zinen esateko

hitz gutxi dira asko,

ekimen xumenetan

edo goi mailako,

orotan maisu zinen,

euskaldun edo “vasco”,

ahoan irri eta

ortzi-mugan Pazko.

II

Zain gaude Felixekin

urrutira ikuska,

noizko etorriko den

ontzia gainezka.

joan zen arrantzetara

zabuka zakuka,

itzuliko da berriz

kaiera kantuka.

III

Ez zara joan gugandik,

errezina, Felix,

zure hitzak ekintza,

zure ekintzak hitz.

Zure ildotik goaz

fede berarekin,

zu bezala izateko

egiten dugu zin.


EZ ADIORIK ON FELIX
Jose Maria Gisasola “Trunboi”

Ume sasoian gerra zittala ostian gose, negarra
gogorrak haren ondorixuak
nabarmen izu, dardarra;                                                                                             bizitza bera zailla, mingotsa,
derrigorra zan biharra
Beistegiñian jaso zenduan
eleiziaren diarra;
gero, abade buru argixa
gorputz txikiko, iharra,
bihotz haundixan piztuko jatsun
zuzen jokatzeko garra;
eskertuz zure lan ugarixa,
ejenpluaren indarra,
topau deizula, opa detsugu,
han goixan zure izarra.

DOIÑUA: Haizea dator

Eibar 2013-02-22

Ekitaldiaren argazkiak eta bideoak ikusteko klikatu hemen