Hemen zaude: Hasiera Albistegia Etorkizun berrirako hauteskundeak / Elecciones para un futuro nuevo

Etorkizun berrirako hauteskundeak / Elecciones para un futuro nuevo

2012/10/18
2012ko urriaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurrean kristau talde batzuen iritzia / Posicionamiento de grupos cristianos ante las elecciones al Parlamento Vasco del 21 de octubre de 2012.

 

Etorkizun berrirako hauteskundeak

Joera, ideología eta talde polítiko guztientzako testuinguru demokratikoan burutuko dira EAEko berehalako hauteskundeak. Gure Herriarentzat kritikoa den abagune honetan, beraietan erantzukizunez eta askatasunez, parte hartzera deituta gaude hiritarrok. Lan arazo larrien eta pobrezia eta marginazio egoera latzen sorrarazle den krisi ekonomikoa, ezelango bazterketarik gabeko bizikidetasun hiritarra, presoen egoera, erabaki demokratiko askean oinarritutako eredu politikoa dira, gure aburuz, hauteskunde hauen atarian ditugun erronka garrantzitsu eta erabakigarriak.

Euskal Elizako talde kristau gisa, eta justizia, egokitasun eta solidaritate irizpide etikoen arabera, honako balore hauen alde lerrokatuko diren hauteskundeak nahi ditugu:

* Zuzengabeko krisi honen kausa kapitalista, estruktural eta finantzarioak salatzeaz gain, krisiaren ondorenak pairatzen dituztenentzat, justizia sozialerako eredu alternatiboa eskainiz, soluzio eraginkorrak aurkezten dituzten programak.

* Bakean eta adiskidetzean finkatutako bizikidetasun pluralerako, bitarteko eraginkorrak sustatuz, jarrera eta bultzada zintzo eta egiazkoak bideratuko dituztenak.

* Legezkoa eta etikoa den prozesu demokratikoaren baitan elkarrizketaren eta herri kontsultaren bidez, Herri bakoitzak bere etorkizuna erabakitzeko duen askatasuna gogoetatu eta onartuko dutenak.

Vaticano II.ren norabide eta irizpideak jarraituz, hauteskunde hauek justiziaranzko bidean eta gure Herriaren erabakimen askerako ahaleginetan urrats bat gehiago izan daitezela nahi dugu. Horregatik, bada, Espainiako Gotzainen Konferentziaren Batzorde Iraunkorraren azkenengo “Deklarazioari” erantsitako “Eranskin” errepikakorra, “Nazionalismo eta bere betebehar moralak” izenekoak, etikoki bidezkoak diren aukera nazionalisten baztertzailea hain justu, ez du laguntzen askatasunez bultzatu behar den elkarrizketa giroa sortzen eta ez du beste eredu polítiko batzuekiko begirunean oinarritutako bakea bultzatzen, Estatuaren ikuskera partidistak inposatzen saiatzen baita.

Pablo VI.k (1974) eta Juan Pablo II.k (1999) nabarmendu zutenez, Herriek diren bezalaxe izateko duten eskubidean eta, beraz, autodeterminaziorako eskubidean oinarritutako bakearen eta bizikidetasunaren alde gaude eta horren alde ari gara. Aukera soberanista eta independistaren funts etikoa baieztatzen dugu, Bilbo, Donostia eta Gasteizko aurreko gotzainek, beste une batzuetan, defendatu zutena.

Krisi ekonomikoaren ondorenak sufritzen dituztenekiko, batez ere pobreenekiko eta baztertuenekiko solidaritatez, guztien ona eta justizia soziala sustatzea bideratuko duten hauteskundeak nahi ditugu; justizian oinarritutako nazioen arteko bakearen gure irrika adierazten dugu eta horretarako konpromiso ebanjelikoaren bilaketa, Estatu espainiarreko herri desberdinen arteko burutzapen progresiborako esperantza bideak zabaldu daitezen.

Amparo Fernández (Kristau Elkarte Herritarrak)

Félix Placer (Apaizen Koordinakundea)

Agustín Gil ( Herria 2000 Eliza)

Euskal Herria, 2012ko urria

-----------------------------------------------------------------------------------------------

Elecciones para un futuro nuevo

Las próximas elecciones autonómicas en la  CAV van a celebrarse en un  contexto democrático para  todas las tendencias, ideologías y grupos políticos. Las ciudadanas y ciudadanos estamos llamados  a tomar parte en ellas   con responsabilidad y libertad   en un tiempo crítico para nuestro Pueblo. La crisis económica, generadora de graves problemas laborales,  de pobreza y marginación, la convivencia  ciudadana sin ningún tipo de exclusión, la situación de las presas y presos,  el modelo político desde la libre decisión democrática son, a nuestro entender, los importantes y decisivos desafíos  planteados ante estos comicios autonómicos.

Como grupos cristianos en la Iglesia vasca, y desde criterios éticos de justicia, equidad y solidaridad deseamos unas elecciones que apoyen  a quienes

  • ofrezcan programas con eficaces soluciones para  quienes sufren las consecuencias de esta injusta crisis, denunciando sus causas capitalistas estructurales y financieras y ofreciendo un modelo  alternativo de  justicia social,
  • favorezcan la disposición  e impulso honestos y sinceros, con medios eficientes, para una convivencia  plural, en paz y reconciliación,
  • consideren y reconozcan la  libertad  de  cada  Pueblo  a  decidir su futuro  dentro del legítimo  y  ético  proceso democrático  del  diálogo  y  del  ejercicio de  la consulta popular.

 

Siguiendo la línea y criterios  del  concilio Vaticano II, deseamos que estas elecciones sean un paso más en el camino hacia la justicia,  y libre decisión  para nuestro  Pueblo y todas las personas. Por ello creemos que el reiterativo ‘Anexo’ de la  reciente ‘Declaración’ de   la  Comisión Permanente  de la Conferencia Episcopal Española, titulado ‘Sobre los nacionalismo y sus exigencias morales’, excluyente de opciones nacionalistas  éticamente legítimas, no contribuye a crear  un clima de diálogo en libertad y no   promueve  la  paz  desde el  respeto  a otros modelos políticos al tratar de imponer concepciones partidistas de Estado.

Buscamos y trabajamos por  una convivencia y paz que se apoyen, como subrayaron Pablo VI (1974), Juan Pablo II (1999), en  el derecho de los  Pueblos a existir como tales y, por tanto,  a su autodeterminación. Afirmamos el fundamento ético de la opción soberanista e independentista, defendido en otras ocasiones por los anteriores obispos de Bilbao, San Sebastián y Vitoria.

Desde  nuestra  solidaridad con  todos  los  que sufren las consecuencias de la crisis económica, en especial con los más pobres y oprimidos, deseamos unas elecciones que contribuyan a promover el bien común y la justicia social;  expresamos  nuestro  deseo  y  afirmamos nuestra búsqueda  y  compromiso  evangélicos  por  una  paz entre  las  naciones    desde  la  justicia, que abra caminos a la esperanza y a su progresiva realización entre los diferentes Pueblos del Estado español.

Amparo Fernández (Comunidades Cristianas Populares)

Félix Placer (Coordinadora de Sacerdotes)

Agustín Gil (Herria 2000 Eliza)

 

Euskal Herria, octubre 2012