Hemen zaude: Hasiera Albistegia Espetxeratuen eskubideen alde / EN DEFENSA DE LOS DERECHOS DE LAS PRESAS Y PRESOS ( 2 de enero 2017)

Espetxeratuen eskubideen alde / EN DEFENSA DE LOS DERECHOS DE LAS PRESAS Y PRESOS ( 2 de enero 2017)

2016/12/30
Las Comunidades Cristianas Populares, el colectivo Herria 2000 Eliza y la Coordinadora de Sacerdotes de Euskal Herria exponen su punto de vista respecto a la actual problemática penitenciaria

 

Espetxeratuen   eskubideen alde

Lerro hauek idazten ditugunok, Euskal Elizaren parte garenez, geure iritzia azaldu nahi dugu, espetxeetako  gaurko arazoari buruz:

·      Salatu egiten dugu Estatu espainolaren zigor-politika, 60.000 lagunetik gora espetxeratuta dauzkana, ia denak etorkinak, ijituak, pobreak eta politikoak. Eta eskandaluzkoa baldin bada espetxeratuen horrenbesteko kopurua, beste hainbeste da eskandaluzkoa espetxeetan horiei ematen dieten tratua.

·      Hainbat giza eskubide urratuta geratzen diren egoera horren barruan, bereziki ankerra deritzogu  Estatu espainolak eta frantsesak euskal preso politikoei ezartzen dien espetxe-politikari. Talde  horrenganako mendeku-neurri askoren artean, zera aspimarratzen dugu: Zigor Kode espainola  muturreraino gogortu izana eta preso horiekiko sakabanaketa-politika, bi estatuek ezarria.

·      Jakitun gara, euskal gizartearen sektore bat ahaleginean ari dela, aspetxeratu jende guztiaren, eta  bereziki gatazka politiko konpontu gabearen ondorioz, espetxean dauden euskal herritarren kontrako  zapalketa hori gerarazteko. Benetan gizarte-mobilizazio tematia horiena, baina uste izatekoa  litzatekeen baino askoz murritzagoa, eta, beraz, ez nahikoa, Gobernuen eta berauen lagun ugarien zigortze-jokabideari aurka egiteko.

·      Gogoeta hauek argitaratzean, jabetuta gaude, arazo larri honen inguruan gizarte-eragile ezberdinak ari  direla lanean, eta horietako bakoitza ari dela, zein bere sentiberatasun eta jokamoldetik, herritarren  partaidetza bultzatzen presoen defentsan. Hasteko, mobilizazioaren pizgarria litzateke hori, baina  moteltzeko arriskuan ipintzen dute eragile bakoitzaren azpiko estrategia politiko ezberdinek, azken  batez beraien arteko konfrontazioa suspertuz.

Geure kristau ikuspegitik eta espetxeratuenganako geure elkartasun eta erantzukizunetik, honako hauek  adierazten ditugu:

·      Gizarte-eragile guztiei eskatzen diegu, alde batera utz ditzatela, ahal den neurrian, beren proiektu  politikoak azpimarratzea, eta baita horiekiko presoek duten ala ez duten atxikimenua nabarmentzea;  doazela zuzenean, espetxez urruntzearena, erbesteratzearena eta bestelako eskubide guztien  urratzearena bukaraztera; batez ere larriki gaixorik daudenei dagokienez. Denena beharko luke izan  helburu horrek, azaldu dugun egoera hain latza izanik, horren kontrako indar guztiak batzea eskatzen  duelako, bakoitzak bere ikuspegitik ezinezko bihurtzeko oraingo espetxe-politika.

·      Gizarte osoari eskatzen diogu, erronka horretan askoz gehiago saia dadin. Izan ere, elkartasunaren  printzipio behinena baita, zanpatuta dagoenaren defentsan ateratzea, eta etorkizunerako edozein  bizikidetza-proiektu kolokan egongo delako, horrelako erasoek jarraitzen duten bitartean. Kristau  garenez, kristau elkarteei eta Euskal Herriko apezpikuei egiten diegu dei berezia, elkartasun mugimendu  honetan parte har dezaten, Ebanjelioko oinarrizko sineskizunetan sustraitua baitago. 

·      Geuri dagokigunez, besteei eskatutakoa geure aldetik betetzeko hitza ematen dugu. Espetxeratuen  eskubideen alde antolaturiko ekimen ugari eta ezberdinak bermatuko ditugu geure aldetik.

Kristau Elkarte Herritarrak  

Euskal Herriko Apaizen Koordinakundea 

Herria 2000 Eliza

 2017ko urtarrilaren 2a

 

EN DEFENSA DE LOS DERECHOS DE LAS PRESAS Y PRESOS

Quienes suscribimos estas líneas, parte de la iglesia vasca/ Euskal Eliza, queremos exponer nuestro punto de vista respecto a la actual problemática penitenciaria:

  • Denunciamos la política punitiva del Estado español que mantiene encarceladas a más de 60.000 personas identificadas -casi en exclusiva- como emigrantes, gitanas, pobres y políticas. Y, si escandaloso es el volumen de dicha población reclusa, no es menor el tratamiento que se le da en las cárceles.
  • Dentro de esta situación que vulnera tantos derechos humanos, consideramos especialmente cruel la política penitenciaria que aplican el Estado español y el francés a los presos políticos vascos. Entre las muchas medidas vengativas contra dicho colectivo, destacamos el endurecimiento extremo del Código Penal español y la aplicación en ambos estados de la práctica de la dispersión.
  • Constatamos que un sector de la sociedad vasca intenta detener el atropello que se está cometiendo contra toda la población reclusa y, en especial, contra las personas de Euskal Herria que están en prisión como consecuencia de un conflicto político no resuelto. Movilización ciudadana tenaz, pero mucho más escasa de lo que se debiera esperar y, por eso mismo, insuficiente para neutralizar el carácter punitivo de los Gobiernos implicados y de sus muchos cómplices.
  • Cuando publicamos esta reflexión, constatamos que se están activando en torno a este grave problema diferentes agentes y que, cada uno, desde su sensibilidad y perfil, está promoviendo cauces de participación ciudadana en defensa de los presos. Esta constatación, que resulta en principio alentadora, queda ensombrecida por el riesgo de que estrategias políticas subyacentes terminen avivando la confrontación entre los agentes aludidos.

 

Desde nuestra perspectiva cristiana y desde nuestro compromiso solidario con la población reclusa,

  • Pedimos a todos los agentes que eviten, en la medida de lo posible, subrayar sus proyectos políticos así como la adscripción o no de los presos a los mismos; que se centren en la necesidad ineludible de acabar con el alejamiento, el exilio y la vulneración de todos los derechos; sobre todo en el caso de quienes están gravemente enfermos. Este objetivo debiera de ser común ya que la situación expuesta es tan rigurosa que nos exige acumular fuerzas para que, cada cual desde su flanco, haga insostenible la actual política penitenciaria.
  • Instamos a toda la sociedad a que se implique con mucha más dedicación en este reto. Porque es un principio de solidaridad elemental la defensa de quien está siendo machacado y porque ningún proyecto de convivencia futura estará asegurado mientras se mantengan estos atropellos. Dada nuestra condición de cristianos, hacemos una invitación especial a las comunidades de creyentes y a los obispos de Euskal Herria para que se incorporen a este movimiento solidario que entronca con las convicciones evangélicas básicas.
  • Por lo que respecta a nosotros, nos comprometemos a poner en práctica lo que sugerimos a los demás. Apoyaremos las numerosas y diferentes iniciativas que se están promoviendo en defensa de los derechos de los presos.

 

Kristau Elkarte Herritarrak / Comunidades Cristianas Populares

Euskal Herriko Apaiz Koordinakundea / Coordinadora de Sacerdotes de Euskal Herria

Herria 2000 Eliza

En Euskal Herria, 2 de enero 2017