Hemen zaude: Hasiera Albistegia Denunciar y erradicar la TORTURA/ TORTURA salatu eta erauzi (Vitoria-Gasteiz, 9 diciembre 2014)

Denunciar y erradicar la TORTURA/ TORTURA salatu eta erauzi (Vitoria-Gasteiz, 9 diciembre 2014)

2014/12/09
Las Comunidades Cristianas Populares, el colectivo Herria 2000 Eliza y la Coordinadora de Sacerdotes de Euskal Herria, en la víspera del Día Internacional de los Derechos Humanos, hemos denunciado la práctica de la TORTURA en nuestro país para lo cual hemos convocado una rueda de prensa ante la Catedral Nueva de Vitoria en la que se ha leído un comunicado.

 

 

DENUNCIAR Y ERRADICAR LA TORTURA

La denuncia de la tortura y el procesamiento de sus ejecutores y de quienes la utilizan debe convertirse en un clamor popular y universal ante este crimen contra la dignidad humana. Instituciones y Organizaciones, de todo tipo, tienen la obligación ética de erradicar esa práctica degradante, todavía legal en algunos Estados y utilizada en muchos de ellos.

Una amplia documentación de veracidad comprobada incluye al Estado español en la práctica de la tortura: Resoluciones de Relatores de la O.N.U., de la Comunidad Europea, con sede en Ginebra, para la prevención de la tortura, así como de Amnesty International. Constan las Declaraciones y Recomendaciones de Organismos Internacionales al Estado español sobre reformas en su legislación referida a la detención incomunicada, origen de las torturas. Sentencias del Tribunal Europeo de DD.HH. de Estrasburgo, condenando al Estado español por no investigar su práctica.

Algunos Jueces de la Audiencia Nacional han reconocido la existencia de torturas para conseguir inculpaciones de pertenencia o colaboración con ETA y les han negado validez procesal a algunas de las declaraciones, absolviendo en sentencia reciente a jóvenes vascos imputados. Incluso Magistrados del Tribunal Supremo se han pronunciado en el mismo sentido. Contamos, además, con declaraciones muy recientes, hechas públicas por personas detenidas denunciando malos tratos y torturas.

En esta causa es preciso instar a todas las Instituciones y sectores sociales, culturales y políticos a que alcen su voz de manera contundente ante esta degradación policial y política. La ciudadanía de nuestro País viene organizándose hace años -a través de Torturaren Aurkako Taldea, Behatokia, Etxerat, Aranzadi, y otros, como la Coordinadora de Prevención y Denuncia de la Tortura, que agrupa a más de 45 organizaciones civiles- para investigar, denunciar, prevenir y socializar la información de esta cruda realidad exigiendo su fin y reparación. Comprobamos que el Gobierno Vasco -a través de su ‘Plan de Paz y Convivencia’- está realizando, aunque tardíamente, un proyecto de investigación y acción sobre la tortura, a ciudadan@s vasc@s, entre los años 1.960 a 2.010.

Para nuestra Iglesia, la denuncia y la exigencia de su erradicación en todas sus formas, como ya lo exigió el concilio Vaticano II, garantizando las medidas políticas y jurídicas eficaces, constituye una obligación ética y cristiana ineludible. En varias ocasiones lo hicieron los anteriores obispos de Euskal Herria, condenando este "procedimiento degradante…, exigiendo que los resortes legales previstos para evitarla, sean aplicados con diligencia" (Diálogo y negociación para la paz,1987 / Preparar la paz, 2002). Los actuales prelados, a quienes informamos anualmente, y desde hace años, con amplia documentación, sobre estos aberrantes hechos, todavía no los han denunciado y reprobado.

Como grupos firmantes de este comunicado, movidos por la fe en Jesús de Nazaret, queremos reclamar también a nuestros obispos, una vez más, que con voz profética, denuncien la existencia de esta lacra y exijan a sus responsables -Políticos, Jueces, Policías, medios de comunicación- su erradicación.

Expresamos nuestra profunda solidaridad y afecto a quienes han sufrido ese cruel atropello, así como el apoyo a quienes, superando obstáculos y consecuencias, han denunciado la práctica de la tortura. Exigimos justicia para todas las personas, víctimas de la tortura, también para sus familiares, allegados y allegadas, que han sufrido la incertidumbre -con frecuencia, confirmada- de lo peor, durante los días ‘legales’ de incomunicación. Es un paso imprescindible y urgente a fin de abrir caminos de liberación y de esperanza para la justicia, la paz y reconciliación que deseamos y buscamos desde la fidelidad al evangelio.

Diciembre 2014

Comunidades Cristianas Populares,

Coordinadora de Sacerdotes de Euskal Herria,

Herria 2000 Eliza

 

-----------------------------

 

TORTURA SALATU ETA ERAUZI

Torturaren salaketa eta bera aplikatu eta erabiltzen dutenen auzipetzea giza duintasunaren aurkakoa den krimen honen aurreango oihu herritar eta unibertsal bilakatu behar da. Edozein motatako Instituzio eta Erakundeek oraindik orain Estatu batzuetan legezkoa den eta haietako askotan erabili egiten den praktika degradatzaile hau erauzteko betebehar etikoa dute.

Tortura praktikatzen duten estatuen artean sartzen du Espainiakoa dokumentazio ugariren bidez frogatutako egiazkotasunak, hala nola Nazio Batuen Erakundeko Kontalarien Ebazpenak, torturaren prebentziorako Genevan egoitza duen Europar Erkidegoarenak eta Nazioarteko Amnestyrenak. Hor daude torturen sorburu den bakarkako atxilotzeari buruzko legedian egin beharreko erreformak Estatu espainiarrari Nazioarteko Erakundeek jakinarazitako Deklarazio eta Gomendioak. Halaber Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegi Europarrak torturaren praktika ez ikertzeagatik Estatu espainiarrari jakinarazitako kondenak.

Auzitegi Nazionaleko zenbait Epailek onartu dute torturen erabilera ETAko kide ala kolaboratzaile izatearen autoakusazioak erdiesteko, eta hauetako zenbait deklaraziori auzibide-baliotasuna ukatu egin diote, oraintsuko epaian inputatutako zenbait euskal gazte absolbituz. Iritzi beretsua azaldu dute Auzitegi Goreneko zenbait Epailek ere. Eta baditugu oraintsu atxilotutakoen deklarazioak tratu txar eta torturak salatuz.

Auzi honetan beharrezko da Instituzio eta sektore sozial, kultural eta politiko guztiei hertsatuki eskatzea jarrera irmoa har dezatela degradazio polizial eta politiko honi buruz. Gure Herriko biztanlegoa zenbait urtez honantza antolatzen ari da - Torturaren Aurkako Taldea, Behatokia, Etxerat, Aranzadi eta 45 erakunde zibil baino gehiagoz osotutako Torturaren Prebentzio eta Salaketarako Koordinakundea bezalako taldeen bidez - errealitate gordin hau ikertu, salatu, aurreikusi eta informazioa sozializatzeko, bere amaiera eta erreparazioa exijituz. Ohartu gara Eusko Jaurlaritza - Bake eta Bizikidetza Planaren bidez - nahiz eta berandutxo izan, ari dela euskal herritar gizon eta emakumek 1.960tik 2.010era bitartean pairatutako torturei buruzko ikerketa eta ekintza proiektu bat burutzen.

Gure Elizarentzat tortura mota guztien salaketa eta erauzketa eskakizuna, Vatikano II. kontzilioak egin zuenez, neurri politiko eta juridiko eraginkorrak bermatuta, saihestezinezko eginkizun etiko eta kristaua da. Behin baino gehiagotan horrela egin zuten garai bateko Euskal Herriko gotzainek “jarduera degradatzaile hau kondenatuz …, saihesteko aurreikusitako legezko baliabideak zintzotasunez erabil daitezela eskatuz”. (Bakerako elkarrizketa eta negoziazioa, 1.987 / Bakea prestatu, 2.002). Gaur egungo gotzainek, urte batzuez honantza, urtero, dokumentazio ugariren bidez, ekintza aberrante hauen berri ematen diegun arren, oraindik ez dituzte ez salatu ez gaitzetsi.

Komunikatu hau izenpetzen dugun taldeok, Nazareteko Jesusengan dugun fedeak eraginda, beste behin eskatu nahi diegu gure gotzainei, beren ahots profetikoz, sala dezatela lakra honen existentzia eta erantzule direnei - Politikoak, Epaileak, Poliziak, komunikabideak - gaitz honen erauzketa eska diezaiela.

Gure bene-benetako solidaritatea eta maitasuna zapalketa krudel hau pairatu dutenei eta gure sostengua, oztopoak eta ondorenak gaindituz, tortura salatu dutenei. Justizia eskatzen dugu torturaren biktima izan diren pertsona guztientzat, baita ere senide eta hurkoentzat, legez erabakitako inkomunikazio egunetan txarrenaren - maiz gertatua - ziurgabetasuna sufritu behar izan dutenei. Ezinbestean eta berehalakoan eman beharreko pausoa da, ebanjelioarekiko leialtasunagatik desiatzen eta bilatzen ditugun bakerako eta adiskidetzerako askapen eta esperantza bideak ireki ahal izateko.

2014.ko abendua

Kristau Elkarte Herritarrak,

Euskal Herriko Apaiz Koordinakundea

Herria 2000 Elizaren  izenean

Denunciar y erradicar la TORTURA/ TORTURA salatu eta erauzi (Vitoria-Gasteiz, 9 diciembre 2014)

lectura del comunicado