Hemen zaude: Hasiera Albistegia CARTA ABIERTA A LOS OBISPOS DE EUSKAL HERRIA / GUTUN IREKIA EUSKAL HERRIKO GOTZAINEI (2018, urtarrilla)

CARTA ABIERTA A LOS OBISPOS DE EUSKAL HERRIA / GUTUN IREKIA EUSKAL HERRIKO GOTZAINEI (2018, urtarrilla)

2018/02/02
Las Comunidades Cristianas Populares, el colectivo Herria 2000 Eliza y la Coordinadora de Sacerdotes de Euskal Herria interpelan a los obispos sobre la tortura en el País Vasco / Euskal Herriko Kristau Elkarte Herritarrek, Apaizen Koordinakundeak eta Herria 2000 Eliza taldeak, Euskal Herriko Apezpikuak torturari buruz interpelatzen dituzte.

 

CARTA ABIERTA A LOS OBISPOS DE EUSKAL HERRIA

 Nos dirigimos a Vosotros, como hermanos en la fe, en este modo abierto. Pensamos que de esta manera Él, que vio la “opresión de su Pueblo en Egipto, oyó sus quejas contra los opresores, y se fijó en sus sufrimientos” (Ex 3,7-8), os mueva también a vosotros y ablande vuestros corazones hacia las personas torturadas.

Como bien sabéis, las Comunidades Cristianas Populares de Euskal Herria, la Coordinadora de Sacerdotes y Herria 200 Eliza se han dirigido a vosotros, por carta y entrevistas personales, en los últimos años (desde el año 2007), aportándoos testimonios documentados de las torturas a las que fueron sometidos multitud de personas vascas, en detención incomunicada en las comisarías de la policía Nacional, Guardia civil y la Ertzaintza.

Siempre hemos pretendido informaros de unos hechos incuestionables y documentados, para pediros un posicionamiento público cristiano de rechazo de la tortura en nuestro país, a la vez que se expresara la condena de todos los que, de un modo u otro la propiciaron: jueces, forenses, policías, medios de comunicación, Partidos políticos, Gobernantes…

Con paciencia fuimos solicitando entrevistas para exponeros nuestras peticiones, y fuimos recibidos, en distintas ocasiones, salvo por el metropolitano de Pamplona.

Los resultados fueron, en todos los casos, negativos a nuestras propuestas de solidaridad pública con los torturados. Sólo encontramos en vosotros. una educada conversación que no llevó a ningún resultado práctico, no encontramos más que corazones insensibles al dolor de las personas torturadas. También este año estamos dispuestos a entrevistarnos con vosotros y compartir el sufrimiento de los ciudadanos y ciudadanas torturados, intentando comprometernos de una manera común para eliminar esta lacra de nuestra sociedad.

En estos días se ha dado a conocer el Informe sobre la Tortura a personas de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa entre 1.960 y 2014, encargado por el Gobierno Vasco al equipo dirigido por el forense Etxeberria, y que alcanza la terrible cifra de 4.113 víctimas. Informe documentado a través de entrevistas con las víctimas y contrastado científicamente mediante el Protocolo de Estambul. Próximamente el mismo equipo realizará el estudio en Nafarroa.

El informe muestra la impunidad que ha ocultado los casos de torturas y que, por ello mismo, las ha propiciado.

Y en ese silencio cómplice, no queremos encontrar a los Obispos de la Iglesia Vasca. Queremos remover los corazones insensibles a este trato vejatorio e inhumano, que degrada tanto al que lo hace como al que lo ampara. Recordamos el testimonio de Jesús de Nazaret, una persona perseguida desde su nacimiento, torturado y muerto en la cruz. Él nos sigue interpelando: “Cada vez que dejasteis de hacerlo con uno de esos más humildes, dejasteis de hacerlo conmigo” (Mt 25,45).

Y, por ello, les reclamamos una autocrítica a sus silencios, su solidaridad con las víctimas de la tortura, y disposición a contribuir con la denuncia, el acompañamiento, reparación y garantías de no repetición.

José Ramon Pérez Perea,

Pedro María Martinez de Lagos Moraza

firman también los Colectivos:

Comunidades Cristianas Populares de Euskal Herria

Coordinadora de Sacerdotes de Euskal Herria

Herria 2000 Eliza

Enero 2018

 ------------------------

 

    GUTUN IREKIA EUSKAL HERRIKO GOTZAINEI

Sineskide garen heinean, zuei gatzaizkizue gutun ireki honen bidez. Uste baitugu, honela, “bere herriaren atsekabea Egipton ongi ikusia zuen Hark eta entzuna haien oihua zapaltzaileen zigorpean, eta haien oinazeaz ohartua zenak” (Ir. 3,7-8), zuek ere mugiaraziko zaituztela eta zuen bihotzak samurtu pertsona torturatuenganantz.

Ongi dakizue, jakin, Euskal Herriko Kristau Elkarte Herritarrak, Apaizen Koordinakundea eta Herria 2000 Eliza azken urteetan (2007.n urtetik) zuengana zuzendu izan gareala, bai gutun eta bai aurrez-aurreko hitzordu bidez, Polizia Nazional, Guardia Zibil eta Ertzaintzaren komisaldegietako atxiloaldi bakartuan euskal herritar askok eta askok pairatu behar izan dituzten torturen testigantza dokumentatuak jakinarazteko.

Jazoera eztabaidaezin eta dokumentatuen berri ematea izan ohi da gure asmoa, gure herri honetan aplikatutako torturari buruz kristau jarrera publikoa eskatuz, eta modu batera ala bestera torturaren erabilerari bidea eman diotenen jokabidearen gaitzespena adieraziz: epaileak, forenseak, poliziak, komunikabideak, alderdi politikoak, agintariak …

Pazientziaz eskatzen genizkizuen hitzorduak gure eskariak jakinarazteko, eta behin baino gehiagotan errezibitu gintuzuen, Iruñeako metropoliko apezpikuak izan ezik.

Emaitzak, kasu guztietan, ezezkoak izan dira torturatuekiko solidaritate publikoa eskatuz egindako eskari guztiei. Ezertariko ondorio praktikorik izan ez zuen elkarrizketa abegitsua besterik ez genuen jaso zuengandik, pertsona torturatuen oinazeari bihotz sorgorrak baino ez genituen aurkitu. Aurten ere prest gaude zuekin elkarrizketatzeko herritar torturatuen sufrikarioa konpartituz, gure jendartearen lakra hau ezabatzeko denok konpromisoak hartzen saiatuz.

Berrikitan jakinarazi izan da 1960 eta 2014ko urteen artean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herritarrek pairatutako torturei buruzko Txostena, Eusko Jaurlaritzak Pako Etxeberria forenseak gidatutako taldeari agindua, 4.113 biktimaren kopuru ikaragarria biltzen duena. Biktimekin izandako elkarrizketen bidez dokumentatutako Txostena, Estambulgo Protokoloa erabilita zientifikoki kontrastatua. Laster talde berberak Nafarroako azterketa eginen du.

Txostenak tortura kasuak ezkutatu eta, beraz, haiei bidea eman dioten inpunitatea erakusten du.

Isiltasun konplize honetan ez genituzke aurkitu nahi Euskal Herriko gotzainak. Erabiltzen duenaren bezainbeste babesten duena doilortzen duen tratu umiliagarri eta gizagabe honen aurrean sorgor diren bihotzak mugiarazi nahi genituzke. Nazareteko Jesusen lekukotasuna gogoratzen dugu, jaiotzatik bertatik pertsegitua izan zena, torturatua eta gurutzean hila. Gu interpelatzen darrai Berak: “Txikien hauetako edozeini egin ez zeniotena, neuri ez zenidaten egin” (Mt 25,45).

Horregatik, bada, zuen isiltasunen autokritika eskatzen dizuegu, torturaren biktimekiko solidaritatea, eta salaketaz, lagun egiteaz, erreparazioaz eta ez errepikatzeko bermeaz laguntzeko borondatea.

Jose Ramon Pérez – DNI: 16170560L

Pedro Maria Martinez de Lagos Moraza – DNI: 14388020w

 

Kolektibo hauek ere izenpetzen dute:

  Euskal Herriko Kristau Elkarte Herritarrak

  Euskal Herriko Apaiz Koordinakundeak

  Herria 2000 Eliza

 

  2018ko urtarrila